Martxoaren 13an eta 14an Gioconda Osasuna ate irekiko programaren beste edizio bat egin da, eta, horren bidez, Muskiz BHIko eta Santurtziko Axular BHIko DBHko 70 ikaslek bisitatu gaituzte.

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIren, BioCrucesen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da proiektua. Gioconda Osasunak, bi egunetan eginda, ikasleei ESIn nahiz BioCruces Osasun Ikerketako Institutuan egiten den ikerketa-, irakaskuntza- eta laguntza-jarduera hurbiltzea, bizitzeko ohitura osasuntsuak eta osasunaren zaintza sustatzea eta, azkenik, eta osasun-zientziak eta haien erakargarritasuna bultzatzea ditu helburu.

Hala, ikasleek ospitaleko eta BioCruces-eko hamazazpi unitate eta zerbitzu bisitatu dituzte gidarien laguntzaz.

Noticia anteriorOsakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018. urtean
Noticia siguienteBioCruces Bizkaia Institutuak Radio Bilbao Ikerketako Bikaintasunaren Saria eskuratu du