Maiatzaren 5ean, Arreta Sanitarioaren arloko Eskuen Higienearen Nazioarteko Jardunaldia ospatuko dugu, Osasunaren Mundu Erakundeak SALBATU BIZITZAK: GARBITU ESKUAK kanpainaren baitan sustatzen duen ekimenarekin bat egiteko.

Ebidentzia zientifikoek argi utzi dute eskuen higienea ezinbesteko neurria dela arreta sanitarioarekin zerikusia duten infekzioak gutxitzeko. Eskuen higienea neurri errazena eta eraginkorrena da osasun-langileen eskuen bitartez zabaltzen diren infekzioen transmisioa ekiditeko, hain justu ere bide horretatik kutsatzen baitira osasun-arretan hartutako infekzio gehienak. Pazientearen zaintzan aritzen diren profesional guztiek zaindu behar dute eskuen higienea, eta profesional guztien ardura da teknika zuzena eta noiz aplikatu behar den ezagutzea.

OMEren aurtengo kanpainaren («Antibiotikoekiko erresistentziaren kontrako borroka zure esku dago») helburu nagusia zera da: une egokietan eskuen higienea hobetzea, hartara, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapena gelditzeko, bai eta pazienteak infekzio erresistenteengandik babesteko ere.

Osakidetzak, beraz, aurten ere bat egiten du ekimen horrekin, eta bai maiatzaren 5ean bertan, bai aurreko eta ondorengo egunetan, zerbitzu-erakunde guztiek hainbat jarduera egingo dituzte teknika egokiro nola egin behar den eta noiz aplikatzekoa den erakusteko eta teknika aplikatzeak zenbaterainoko garrantzia duen jakinarazteko. Gogorarazi behar dugu, horrez gain, badaudela erakunde guztietan eskuen higienean eta pazientearen segurtasunean erreferenteak diren profesionalak, eta urte osoan zehar daudela aholku emateko prest.

Jarraian emandako esteketan informazio gehiago eskura dezakezue gai honen inguruan:

https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/es/salud-apoyo/seg-clinic/seg-pac-iras/Paginas/Higiene-de-manos.aspx

http://www.who.int/gpsc/5may/es/

http://www.seguridaddelpaciente.es/es/proyectos/financiacion-estudios/programa-higiene-manos/