OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Maiatzak 5: Arreta Sanitarioaren arloko Eskuen Higienearen Nazioarteko Jardunaldia

Maiatzaren 5ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Arreta Sanitarioaren arloko Eskuen Higienearen Nazioarteko Jardunaldia sustatuko du, “SALBATU BIZITZAK: GARBITU ZURE ESKUAK” kanpainaren baitan.

OMEren kanpainak, aurten, “Arreta sanitarioan sepsia prebenitzea zure esku dago” leloarekin, une egokietan eskuen higienearen aplikazioa hobetzea du helburu, asistentzia sanitarioan sepsia prebenitzera bideratutako neurri gisa.

Ebidentzia zientifikoak modu argian frogatu du eskuen higienea funtsezko neurria dela arreta sanitarioaren arloko infekzioak murrizteko. Gainera, neurririk erraz eta eraginkorrena da osasun-langileen eskuen bitartez zabaltzen diren infekzioen transmisioa ekiditeko, hain justu ere bide horretatik kutsatzen baitira osasun-arretan hartzen diren infekzio gehienak. Pazienteak zaintzeko lanean parte hartzen duten profesional guztiek aplikatu behar dute eskuen higienea, eta profesional guzti-guztien erantzukizuna da teknika egokia ezagutzea eta noiz aplikatu behar den jakitea.

Osakidetzak, beraz, aurten ere bat egiten du ekimen horrekin, eta Zerbitzu-erakunde guztiek hainbat jarduera egingo dituzte eskuen higieneak asistentzia sanitarioan infekzioak prebenitu eta kontrolatzeko duen garrantziaz kontzientziatzeko eta teknika egokiro nola egin behar den eta noiz aplikatzekoa den erakusteko.

Gogoan izan Erakunde guztietan daudela eskuen higienearen eta pazientearen segurtasunaren arloko erreferenteak, eta haiengana jo ditekeela aholku bila urteko gainerako egunetan.

Exit mobile version