Urtero bezala, eta aurten inoiz baino gehiago, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuak bat egin du Arreta Sanitarioaren Arloko Eskuen Higienearen Munduko Jardunaldiaren ospakizunarekin; Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatzen du «Salbatu bizitzak. Garbitu eskuak» kanpainaren esparruan.
Horrez gain, Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtearen ospakizunarekin ere bat egin dugu; «Erizainak eta emaginak. Arreta garbia zure esku dago» da goiburua.
Honen bidez jakinarazi nahi dugu ESIko profesional sanitario guztien errekonozimendua. Egunero lan egiten dute infekzioak prebenitu eta kontrolatzeko eta bakterio multierresistenteen barreiadura murrizteko. Ezin dugu ahaztu, bereziki, Covid-19a dela-eta hilabeteotan egiten ari diren ahalegina.
Gogoan izan, eskuen higiene bikaina lortzeko, oso garrantzitsua da, batetik, pazienteen arretaren 5 uneetan egitea eskuen higienea eta, bestetik, eskularruak erabiltzea, behar denean.
Anima zaitezte eta bat egin jardunaldiarekin sare sozialetan; erabili #Higienedemanos10 traola.
Gida-eskuliburua: Eskularru sanitarioen erabilera egokia Osakidetza, 2017