Gaur Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da, eta gure ESIak bat egin du beste behin ekimen horrekin. Izan ere, gogorarazi nahi dugu tabako-kontsumoa dela saihets daitezkeen heriotzen lehen kausa munduan, baita pertsonen osasunerako mehatxu handienetako bat ere, bizi-itxaropena ez ezik, bizi-kalitatea ere txikitzen baitu.

ESIa Kerik Gabeko Erakunde Sanitarioen Euskal Sarearen parte da. Sare horren helburu nagusia da molde guztietako tabako-kontsumoa prebenitzeko eta uzteko baterako estrategia bat garatzea.

Kabiecesko osasun-zentroko informazio-mahaia

Gainera, beste helburu espezifiko batzuk ere baditu, hala nola «Tabako-kerik gabeko Euskadi» programa ezartzea; kerik gabeko inguruneak sustatzen eredu izatea; tabakismoa kontrolatzeko politiken aplikazioan aitzindari izatea; indarrean dagoen legeria betetzea sustatzea; pazienteei, hornitzaileei, langileei eta komunitateari neurriak gomendatzea tabako-keak kutsatutako airetik babesteko eta bitartekoak ematea pazienteei eta profesionalei tabakoa uzteko.

ERRETZEARI UZTEKO TRATAMENDUAK

Portugaleteko Castaños osasun-zentroko tabakoa erretzeari uzteko taldea

2021. urtean, 4.929 pertsonak ekin zioten tabakoa uzteko tratamenduari. Horietako % 58k 45 eta 64 urte bitartean zituzten. 2019ko datuei erreparatuz gero, non 2.059 pertsonek hasi baitzuten tratamendua, % 139 handitu da tabakoa utzi nahi dutenen kopurua.

Osakidetzak hainbat kanal ditu erretzeari uzten laguntzeko. Taldeko online tratamendua eta app bidezko tratamendu konbinatua dira gehien erabiltzen diren tresnak.

Informazio gehiago: https://www.osakidetza.euskadi.eus/zaindu-osasuna/-/tabakismoa-prebenitzea/