Bi astez, Gaixotasun Infekziosoetako Unitateko, Mikrobiologiako, Etxeko Ospitalizazioko eta Medikuntza Prebentiboko medikuek gaixotasun infekziosoen inguruan eguneratzeko ikastaro bat eman dute.

Laborategietako, farmaziako, espezialitate mediko eta kirurgikoetako 50 mediku espezialista eta egoiliar baino gehiagok parte hartu zuten ikastaroan. Hainbat gai jorratu zituzten, hala nola bakteriemia, gernu-traktuko eta atal bigunetako infekzioa, ohiko erabilerako antibiotikoak, paziente kirurgikoen infekzioak, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko neurriak, GIB/HIES infekzioa.