Klima-aldaketak laneko segurtasunean eta osasunean dituen ondorioak
Klima-aldaketaren errealitateaz kontzientziatzea. Zer eragin dauka eta izango du laneko segurtasunean eta osasunean?
Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) ohartarazi digu klima-aldaketak eragina duela langileen segurtasunean eta osasunean, besteak beste, honako hauen ondorioz: tenperatura-igoera, erradiazio ultramorearekiko esposizio handiagoa, patogenoekiko kontaktua eta airearen kutsadura. Ia sektore guztiei eragin diezaiekete, baita osasun- langileei ere.
Tenperaturaren igoera da klima-aldaketaren ondoriozko erronka nagusietako bat. Bero- boladak gero eta ohikoagoak dira, eta tenperatura –baldintza horiek bero-kolpeak, deshidratazioa… eragin ditzakete. Gainera, erradiazio ultramorea handiagoa da, eta afekzio dermatologikoak izateko arriskua ere areagotzen da aire zabalean dabiltzan pertsonen artean.
Era berean, estres termikoak eta nekeak arreta-maila eta lanerako gaitasuna murriztu ditzakete, eta horrek segurtasun-akatsak eragin ditzake eta istripuak sortu.
Bestalde, muturreko fenomeno meteorologikoak gero eta mehatxu handiagoa dira laneko segurtasunerako. Ekaitzek, uholdeek, haizeak eta abarrek hainbat jarduera eten ditzakete, eta istripuak izateko arriskua areagotu: behea jotzeak, erorketak…
Azken batean, klima-aldaketak pertsonen osasunari eta segurtasunari eragiten die beren lanpostuetan, lehendik zeuden lan-arriskuak larriagotuz eta arrisku berriak azaleratuz. Faktore garrantzitsua da, finean, eta ondorio esanguratsuak ditu laneko segurtasunean eta osasunean.
Horregatik guztiagatik, lan-ingurune seguru eta osasungarriak sustatzea funtsezkoa da, etengabe eraldatzen ari den mundu honetan klima-aldaketaren eragina arintzeko babes- neurri egokiak ezarriz, hala nola babes-arroparen erabilera, eguzki-babesa erregulartasunez aplikatzea eta aldaketa horien ondorioak murrizteko egiturazko neurriak hartzea.
Testuinguru horretan, ingurumena babestea ere funtsezkoa da, gure jarduerak sortutako inpaktua ahalik eta gehien minimizatuz. EEG ESIan jakitun gaude horren garrantziaz, eta ingurumen-politika gure jardueran integratu dugu, ingurumena babestera era aktiboan orientatuz. Horretarako, EMAS araudian oinarritutako ingurumen-kudeaketako sistema ezarri eta ziurtatu dugu, eta ingurumen-aldagaia gure ESIaren jardueren plangintzan eta kudeaketan txertatu dugu.
Energia eta Ingurumena/Lan-osasuna



