Presioagatiko ultzerak (PU) mugikortasun urria daukan edozein pertsonak ager dezakeen arazo saihesgarriena eta tratagarriena da. Erabateko lotura du Pazientearen Segurtasunarekin eta osasun-profesionalek eta zaintzaileek ematen duten arretarekin.
Horregatik, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintza Zuzendaritzak PUak Prebenitzeko Munduko VIII. Egunean modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan egingo da, azaroaren 21ean, «Loti Ederrak ez zuen inoiz eskararik izan. Ipuinik ez,mesedez» lelopean.
Jardunaldian informazio-mahaia jarriko dute 9:00etatik 13:00etara sarrera nagusian, ESIko profesionalek PUei buruzko eta prebenitzeko moduei buruzko informazioa emateko. Gainera, lesio horiek saihesteko mezuak proiektutako dira.
Bestalde, egun horretarako berariaz sortutako informazio-kartelak jarriko dira ESI osoan.