Gaur da Alzheimerraren Munduko Eguna (Osasunaren Mundu Erakundeak hala izendatuta) eta, Biocrucesen, abagunea baliatu nahi dugu gaixotasun horren gainean kontzientziatzeko.

Alzheimerren gaitzak nagusiki 65 urtetik gorakoei erasaten die. Dementzia kasuen % 60-80 artean alzhemeirrari dagozkio, eta munduan kezka gehien sortzen duen gaixotasunetako bat da. Hainbat arlotan ditu ondorioak: memoria eta adimena narriatzen ditu, eta portaeran eta eguneroko jardueretan eragina du. 2015. urtera bitarte, munduan 46,8 milioi kasu hauteman dira, eta 2030ean halako bi izatea espero da, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Gaur-gaurkoz gaitz sendaezina da, baina hainbat tratamendu erabiltzen dira gaitza eragozteko edo sintomak moteltzeko. Horrenbestez, hiru helbururen arabera jardun behar da: sintomen agerpena prebenitzea; dagoeneko diagnostikoa emandako kasuetan ekitea; eta pazienteei ez ezik, zaintzaileei, senideei eta, oro har, gizarteari ere eragiten dieten ondorio psikosozialak, sanitarioak eta ekonomikoak arintzea.

Biocruces Institutuaren ikerketa-ildoetako bat, zehazki, «Biomarkatzaile klinikoen, biokimikoen eta irudizkoen gaineko ikerlana, Alzheimer gaixotasunaren eta beste dementzia batzuen fase aurreklinikoetan eta prodromikoetan» izenekoa da. Gaixotasun neurodegeneratiboen taldeko Manuel Fernández doktorea da lan horren buru.

Talde horrek, halaber, hainbat jardueratan parte hartzen du:

  • Zenbait partzuergotako kide da; besteak beste, NEURONORMA partzuergokoa (2002tik). Partzuergo horrekn helburua da narriadura kognitibo arina eta Alzheimerren gaixotasuna duten pazienteetan eskala neuropsikologikoko datu normatiboak baliozkotzea eta eskuratzea. Atzerriko aldizkarietan argitaratutako ondorioak eta datu normatiboak.
  • Alzheimerren gaixotasun prodromikoari eta narriadura kognitibo arinari loturiko II. eta III. faseko 64 saiakera klinikotan baino gehiagotan parte hartzea.
  • Nazioarteko Cost of Illnes zein Willing to Pay proiektuetan parte hartzea. Alzheimerraren eta, oro har, dementzien eragin ekonomiko eta soziala neurtzen dute.
  • DETCOGEN proiektua: zentro anitzetako behaketa-ikerlan prospektibo bat da, eta horren helburua da Alzheimerren gaixotasuna narriadura kognitibo arin gisa garatzeko bidea eman dezaketen biomarkatzaile molekularrak (polimorfismo eta aldaketa epigenetikoak) identifikatzea. Ebaluazio horietan lau bisita egiten dira, eta ebaluazio genetikoak, neuropsikologikoak eta neurologikoak sartzen dira. Euskadiko ospitale nagusiek parte hartzen dute (Bizkaian, Gurutzeta, Galdakao eta Basurtu ospitaleak; Araban, Txagorritxu; eta Gipuzkoan, Donostia Ospitalea). Proiektuaren emaitzak jasota geratu dira alzheimerrari buruzko atzerriko argitalpenetan; esaterako, katekol-o-metiltransferasa, ubikilina eta 5-HT6 markatzaileei buruzkoak. Proiektua EITB Maratoia ekinbidearen barruan dago.
Noticia anteriorFibrosi Kistikoaren Mundu Eguna
Noticia siguienteHarrera erizaintzan, profesional berrien integrazioari, ezagutzari eta gaitasunei lagunduz