Gaur, urriaren 16a, bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatzeko Europako eguna da, eta aurtengo goiburua «Munduko herritar guztiek salba dezakete bizitza bat» da.

Egun honetan, oinarrizko bihotz-biriketako berpizteko (BBB) tekniketan eta desfibriladore erdiautomatikoen erabileran trebatu nahi dira herritarrak, bai eta bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatu ere, eta ESIak bat egin du ekimenarekin.

Horretarako, Ospitaleko BBBko Batzordeko kideek (pediatriakoek eta erizaintzakoek barne) bihotz-biriketako berpizteko tailer praktikoak egin dituzte Ospitaleko hallean.

Bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz norbaitek konortea galtzen badu, esku-hartze goiztiarra funtsezkoa da bizirauteko aukerak handiagoak izan daitezen. Horrelako egoerak, gehienetan, eremu sanitariotik kanpo gertatzen dira, eta beraz, garrantzitsua da herritarrok jakitea zer egin egoera horien aurrean , eta lehenbailehen hastea bizkortzeko maniobrak egiten.

Izan ere, bihotz-biriketako geldialdi batean, lehendabiziko minutuak erabakigarriak dira biktimaren bizitza salbatzeko.