Gaur, urriaren 16a, bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatzeko Europako eguna da, eta aurtengo goiburua «Munduko herritar guztiek salba dezakete bizitza bat» da.

Egun honetan, oinarrizko bihotz-biriketako berpizteko (BBB) tekniketan eta desfibriladore erdiautomatikoen erabileran trebatu nahi dira herritarrak, bai eta bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatu ere, eta ESIak bat egin du ekimenarekin.

Horretarako, Ospitaleko BBBko Batzordeko kideek (pediatriakoek eta erizaintzakoek barne) bihotz-biriketako berpizteko tailer praktikoak egingo dituzte gaur, urriaren 16an, Ospitaleko hallean, 9:00etatik 14:00etara.

Izan ere, bihotz-biriketako geldialdi batean, lehendabiziko minutuak erabakigarriak dira biktimaren bizitza salbatzeko.

Noticia anteriorAlergologiako kanpoko kontsultak berritzea
Noticia siguienteBloke kirurgikoko segurtasuneko erreferentzia-taldeak: esperientziak partekatzen