Duela 3 urte, eskura dugun ebidentziarik onenean oinarritutako zainketak hobetzera zuzendutako proiektu korporatibo bati ekin genion. BPSO proiektua zen.Proiektu konplexua, zeharkakoa eta ahaleginak batzera eta lantaldeak sortzera bideratua. 3 urte igaro ondoren, eta maila guztietan eragin digun pandemia baten erdian, gure helburuak bete ditugu. Profesional askoren ahaleginaren emaitza izan da hori, bereziki osasun-langileena, baina beste arlotako hainbat profesionalek ere konpromiso sendoa hartu dute proiektu honekin.
Osakidetzako Host autonomikotik jakinarazi berri digutenez, Zaintzako Bikaintasunarekin Konprometitutako zentro gisa aitortu gaituzte. Hori ez da pasadizozkoa , horrek zuen lan ona aintzat hartzea esan nahi du.
Zuekin partekatu nahi dugu proiektu hau ikusteko eta erakunde osora zabaltzeko modu bat. Horretarako, kanpaina hau abiarazi nahi dugu. Hilero irudi bat zabalduko dugu, inplementatzen ari garen Praktika Klinikoko Giden gomendioei zabalkundea emateko: Sarbide baskularra, Mina, PUak eta Amagandiko Edoskitzea.
OTSAILAREN IRUDIA: SARBIDE BASKULAR
OSANAIA Erregistroan dagoen algoritmoak aukera ematen dio erizainari eskura dituen kateterren artean, hainbat aldagairen arabera, egokiena aukeratzeko: sarbide periferikoa edo ez, tratamenduaren iraupena eta perfusioaren osmolaritatea (bide periferikotik erabiltzeari dagokionez).
Horri esker, erizainak hauturik onena egin ahal izango du, eta, ondorioz, kanalizatu edo dagokion profesionalarengana bideratu ahal izango du.
Algoritmo hori OSANAIA erregistroan dago eskuragarri, bide-izen honi jarraituz: Zauriak eta gailuak/Gehitu/Kateterrak eta sarbide baskularrak/Kontzeptu klinikoa: gailua hautatzeko laguntza. Ebidentziak erakusten du balorazio egokia egitea funtsezkoa dela konplikazioak saihesteko gailu baskularrak erabiltzeanNahi baduzu, irudia erabil dezakezu sinaduran txertatzeko, jardunbide egoki hori sustatzeko.
Zerbait partekatzen badugu, pazienteenganako ikuspegia da. Ziur gaude honelako ekimenen eta beste batzuen bidez lortuko dugula gure erakundean ematen ditugun zainketak hobetzea.