«Opera eta +» programak bi urte baino gehiago daramatza pazienteen eta haien senideen ongizate emozionalari laguntzen, oro har musikaren eta zehazki operaren ezagutzaren eta gozamenaren bidez. Gauza jakina da garrantzi izugarrikoa dela pazienteak bere gaixotasunari baikor eta energiaz ekitea. Azterketa askok bermatzen dute osasunaren eta musikaren arteko lotura.
Orain arte, Nefrologian, Pediatrian eta Neonatologian garatu da programa. Orain, helduen eguneko ospitalera zabaldu da, eta asmoa da etorkizunean paziente gehiago izatea proiektu honen onuradun. Hori dela eta, garrantzitsua da Repsol-ek sortu duen kanpainan parte hartzea. Kanpaina horren bidez, bada, lortutako boto bakoitzeko euro 1 bat emango die babesten dituen osasun-proiektuei. Garrantzitsua da, bada, botoa OLBEren eta Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIren arteko «Opera pazienteei ekartzeko programa» proiektuari ematea.
Babestu nahi al duzu proiektua?