Bost axola bemola

Home > Bost axola bemola

Ikuskizun liriko oso dinamiko eta dibertigarria lau abeslari, bi aktore eta piano batekin; hala, bertatik bertara esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango dute operako aria eta duo famatuenetarikoak ezagutzearekin batera, eta gainera, harremanetan sartuko dira antzerkiko bizitzarekin eta bertan lan egiten dutenekin. Bego Andreak, antzokiko garbitzaileen buruak, operaren sekretuak erakutsiko ditu bere umore bitxiaz, pertsonaia xelebre talde batek lagunduta.